Arratzaldeon!!!
Asteburu motz eta axkar baten ostean, hemen nator nire ekarpenak egitera. Askorik kontatzeko ez dudan arren, ostiralean David Bravo abokatuak eginiko hitzaldiko hainbat gauza haipatu nai nixkizueke.
Bera pirateria, internetekoa, eta beraren inguruan dauden auzietan aditua da. Epaiketa batzuetan egon da eta egia esan, nire ikuspuntua behintzat asko argitu zidan. Nik enekien, emule, ares, etb bezalako programen erabilera egokia zela. Askotan entzuna nintzen erabilera ilegala zela eta zgortutakoa ere bai. Baina ostiralean, hauek duten sistema artxiboen elkartrukaketa dela esan ziguten eta beraz, dirua ateratzeko intentziorik ez dugunez, erabilera egokia dugula.
Hori bai, dirua ateratzeko asmoz bagabiltza edo egin badugu, zigortutako ekintza dugu hau. Nik uste interneten gabiltzan guztiontzako egokia dela hau jakitea. Abokatuak esan zuen bezala, hedabideetan ez baita aterako informazio hau, komeni ez zaioelako agian, eta jakiteko eskubidea dugulako. Betiere, dirua ateratzeko egiten ez badugu.
Bestalde, erreala eta atlethic-en garaipenak nola ahaztu. Baina nik uste, gaur zer esan gehien eman duen ekitaldia bertso txapelketa izan zela. Maialen Lujanbio gailendu zitzaien 7 gizonezkoei eta egia esan, guztiak egon ziren zoragarri.
Saio hunkigarri eta atsegin bat eskeini ziguten eta Maialenen garaipenak, bat baina gehiagori ( ni barne) barruan genuen poz eta neska bat irabazle ikusteko gogo hori lehertarazi zizkigun. Egun polit, bertso ikaragarri eta txapelaren lekuko aldatzeak zeresan handia izango du egunotan.
ZORIONAK BADA MAIALEN!!!
Eta ea txapelari gogor eusten diozun!!!!
Hemen utziko dizuet txapeldun handia izan den Andoni Egañak eta txapeldun berriak, Maialenek, atzo eginiko bertsoekin:
Besterik gabe ea kontu gehiagorekin natorren urrengoan!
Arantxa!
lunes, 14 de diciembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)







No hay comentarios:
Publicar un comentario