miércoles, 18 de noviembre de 2009

ASKATU DUTE ALAKRANAAAA!!!!

Urriaren 2 tik, azaroaren 16ra. Erraz esaten da ezta?

Alakranako marinelei galdetu ezkero enuke naiko beraien erantzuna jakin. Izugarria izango zen. Baina jada etxean daudeee!! Pozgarria da eta eredugarria izan da nire ustez, marinel hauen familiek erakutsi duten indarra eta balorea. Zeuden egoeran egonda ere, indar guztiz egin dute aurrera beraien senideen alde eta hori, saritzekoa da.

Honegatik, gaur marinel eta beraien senideei zuzentzen dizkiet nire zorion eta arreta. Zaila izan den arren, guztiak ongi atera dira eta bihar etxean izango dira. Zorionak bada zueiii!!

Bestalde, ezin esan dezaket berdina gobernuaz. Nire ustez, jestio okerra ez, penagarria egin dute. Nola uler daiteke 36 marinel arriskuan egon eta ezer ez egitea??? Lotsagarria iruditzen zait hillabete eta 14 egun egon diren marinel horien aurrean, gobernuak erakutsiriko interesa. Badirudi, marinelen alde zeuden herritarren kopurua ikusi arte ez direla gai izan pieza 1 mugitzeko.

Dena dela, pozten naiz dena ongi atera delako. Espero dut urrengorik ez egotea baina egongo balitz, gobernua azkarrago mugitzea eskatuko nuke.


Besterik gabe:

Urren arte!!

GORA ALAKRANA!

Aran.

No hay comentarios:

Publicar un comentario