viernes, 6 de noviembre de 2009

Piratak


Aupaaa!!

Ikusgarria da piratekin gertatzen ari dena azken bolaran. Ez dakit betidanik egon diren ala ez baina dakinada da, urrutiegi joaten ari zaiela Alakrana itsasontziaren auzia.

Bada hillabete bahitu zituztela eta dirudienez gobernuak ezer gutxi egin du. Bahituen familiartekoei laguntza luzatu beharrean, badirudi, garrantzi gehiago ematen dietela atxilotuak dituzten bi piratei.

Atzo ordea gauzak aldatu egin ziren. Piratek Somaliatik ordago bat bota zuten eta itsasontzian zeuden hiru marinel lurreratu dituztela adierazi zuten. Marinelak askatzeko, Espainian dauden bi piraten askatasuna eta dirua eskatzen dute. Badirudi ordea, gobernuak ez duela piratekin negoziaketarik nahi.

Gu herritar bezala, familiartekoen lekuan jarriz, ulerteziña egiten zaigu jokamolde hau ulertzea. Niri pertsonalki gobernua gaixki egiten hari dela iruditzen zait eta beraien aldetik askoz gehiago jarri dezaketela.

Espero dut, gobernuak garrantzi handiagoa jartzea eta batez ere, lehentasuna ematea auzi honi hillabete pasa baita eta marinelak oraindik afrikar uretan baitaude.


Hau konponduko den esperoan geratuko nahiz....

ANIMO ALAKRANA!!!


Aguuuuuuuuur!!!!


Arantxa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario